Euskara

hekimenHekimenek proposamena egin die alderdiei euskal hedabideen diru-laguntzak areagotzeko

2015erako aurrekontu proposamenaren eztabaida betean zirela, eta euskararako aurrekontuek azken urteotan izandako beheranzko joera aintzat hartuta, Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak egoerari buelta emateko ahalegin berezia eskatu die Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoei. Halaber, eskaera egin die “euskara biziberritzeko ezinbesteko hedabideentzako” gu­txieneko aurrekontua adosteko. Zehazkiago, 2008ko egoerara, aurrekontuetan murrizketak hasi zireneko egoerara, itzultzeko, hedabideek milioi bat euroko diru-laguntza gehigarria beharko luketela jakinarazi die. Izan ere, urte hartatik hona beheranzko joera izan dute euskararako aurrekontuek eta, ondorioz, hedabideen finantzazio publikoak. 2015erako proposamenean, euskal hedabi­- deak sustatzeko diru-lagun­tza saila 4.875.000 eurokoa da. Hau da, 2012ko, 2013ko eta 2014ko berdina. Alta, 2012tik 2014ra administrazioek laguntza kopuruari eustera jo badute ere, ez diote bueltarik eman 2008tik 2012ra bitartean beherantz egindakoari. Gainera, Hekimenek ohartarazi duenez, “hedabideetan euskara sustatzeko sailak aurrekontu orokorrekiko daukan pisua azken hamar urteotako bigarren baxuena izango da 2015ekoa, 2012koaren ondotik. Hizkuntza politikarako dirua, berriz, aurrekontu osoaren % 0,46koa da, azken hamar urteotako txikiena”. Horren aurrean, legebiltzarreko alderdi politikoei ahalegin berezia eskatzeaz gain, adierazi egin die sektorea prest dagoela “finantzazioari buruz gogoeta sendo eta partekatua egiteko, etorkizunari begira”. Bidenabar,  Hekimenek azpimarratu du euskal hedabideek ezin dutela murrizketa gehiagorik jasan.