The Hobbit: The Desolation of Smaug

hoobit

Zuzendaria: Peter Jackson. Aktoreak: Martin Freeman, Ian McKellen, Richard Armitage, James Nesbitt, Aidan Turner, Orlando Bloom, Evangeline Lilly. AEB, 2013.

Istorioa: Bilbo Baggins hobbitak, Gandalf aztiak eta hamahiru ipotxek aurrera jarraitzen dute Erebor mendirako, Mendi Bakartirako, bidean. Han, Smaug dragoiari egin beharko diote aurre, behinola ipotxen erreinu aberatsa suz eta odolez bere egin zuen piztiari. Ipotxek erreinua berreskuratu nahi dute, baina bai bidea, bai helburua bera, arriskuz jositako abenturak izango dira.
Zuzendaria: Zinemaratutako literatur lanekin gertatzen den moduan, Jacksonek egindako egokitzapenaz ere luze jardun daiteke. Zuzendariak lizentziak hartu ditu filmak egiteko, lizentzia dezente, eta horrek denetariko erreakzioak eragin ditu. Egia esan, batzuk filmaren mesederako izan daitezke, baina beste batzuk oso behartuak nabari dira. Istorioa trilogia bihurtzeko derrigor luzatu beharraren bidesaria
Onena: Iaz estreinatu zuten The Hobbit: An Unexpected Journey, trilogiako lehen filma, kaxkar xamarra izatea aldeko du bigarren lan honek: zaila litzateke hura ez gainditzea. Honako honetan ere, borroka ikusgarri, arrisku sinestezin, izaki harrigarri eta abentura ezinezkoen segidak tarrapataka garamatza Smaugen atzaparretara, baina ez lehen filmean bezainbesteko gorabeherekin.
Txarrena: Hala eta guztiz ere, hurrengo abenduan estreinatuko duten hirugarren eta azken zatiaren zain izango naizela.


Eñaut Mitxelena