The Hobbit: The Battle of the Five Armies

hobbit

Zuzendaria: Peter Jackson. Aktoreak: Martin Freeman, Ian McKellen, Richard Armitage, James Nesbitt, Aidan Turner, Orlando Bloom, Evangeline Lilly. AEB, 2014.

Istorioa: Bilbo Baggins hobbitak eta hamahiru ipotxek osaturiko konpainia Mendi Bakartira iritsi da. Smaug dragoia xaxatuta, hondamendia eragingo du animaliak mendi magaleko gizakien hirian. Era berean, dragoiak Mendi Bakartian pilaturiko al­txorrak mota guztietako izakiak erakarriko ditu, denak ere aberastasun eta botere gose: ipotxak, gizakiak, elfoak, orkoak...
Onena: Trilogiaren aurreko bi filmen antzera, ikusgarria da, oso, honakoa ere.
Txarrena: Borroken zalaparta, harrabots eta ikusgarritasunak ez dute estaltzen bestelakoan kaxkar samarra den kontakizuna. Behintzat, amaitu dira protagonisten neke eta kezkak. Bilbo Baggins eta ipotxen ibilien antzera, nekeza eta luzea izan da ikusleentzat Mendi Bakartirainoko bidea. Hiru urte eta gero filmaren amaiera ikusteko ikusminari eusteagatik edo hiru filmen erdipurdiko mailagatik izan ote den... Istorioa gehiegi zukutzearen ajeak ere nabariak dira, eta ez onerako. Bukatu da, eta kito.
Eñaut Mitxelena