Nire bizitzan eragina izan duten hiru disko aipatuko ditut:
Nirvana taldearen Nevermind diskoa. Hamahiru urte nituela lagun batek casettea utzi eta walkmanarekin entzun nuen ohean lehen aldiz. Bihotza eta begiak aterako zitzaizkidala sentitu nuen. Ez dut berriz senĀtsazio liluragarri hori izan disko bat entzunez.
Jorge Drexlerren Cara B diskoa. 2008ko disko bikoitz honetan ikasi nuen Jorge Drexler miresten. Aurretik ere ezagutzen nuen, baina ez ninduen txunditzen. Entzunaren enĀtzunez ohartu nintzen hitzak eta harmoniak garatzeko haren maisutasunaz. Apurka-apurka, bere leuntasun eta gustuaz maitemin nadin lortu du.
Kerobia taldearen Ontziak diskoa. Azkenaldian gehien hunkitu nauen diskoa da. Melodia eta hitz gazi-gozoek zurrunbilo hipnotikoan murgiltzen naute, emozio kontrajarriak baina betiere atseginak sentiaraziz.