Mikel Inun


inunNire bizitzan eragina izan duten hiru disko aipatuko ditut:
Nirvana taldearen Nevermind diskoa. Hamahiru urte nituela lagun batek casettea utzi eta walkmanarekin entzun nuen ohean lehen aldiz. Bihotza eta begiak aterako zitzaizkidala sentitu nuen. Ez dut berriz senĀ­tsazio liluragarri hori izan disko bat entzunez.
Jorge Drexlerren Cara B diskoa. 2008ko disko bikoitz honetan ikasi nuen Jorge Drexler miresten. Aurretik ere ezagutzen nuen, baina ez ninduen txunditzen. Entzunaren enĀ­tzunez ohartu nintzen hitzak eta harmoniak garatzeko haren maisutasunaz. Apurka-apurka, bere leuntasun eta gustuaz maitemin nadin lortu du.
Kerobia taldearen Ontziak diskoa. Azkenaldian gehien hunkitu nauen diskoa da. Melodia eta hitz gazi-gozoek zurrunbilo hipnotikoan murgiltzen naute, emozio kontrajarriak baina betiere atseginak sentiaraziz.