‘Su zelaiak’, Mikel Peruarenaren bigarren nobela

peruarena

Susa argitaletxeak kaleratu du Mikel Peruarenak (Hernani, 1978) idatzitako Su zelaiak nobela, Lehen Mundu Gerran kokatua. Fran­tziako Armadak 1914ko udan gerrara deitutako gazteen artean, asko eta asko izan ziren euskaldunak; eta haiek hil gutxi batzuetako kontua izango zelakoan erantzun zioten deiari. Hala, Peruarenak Baionako Infanteriako 49. Erregimentuaren ibilerak aletu ditu, ordura arteko odoltsuena bilakatuko zen gerraren gaineko kontuak gordin azaltzeko. Lau urtean sakrifikatu zen belaunaldi oso bat: 6.000 euskal herritar hiltzeaz gain, beste milaka batzuk itsu, maingu, herren edota burua galduta geratu ziren. Nobela honetan soldadu-saldoa da protagonista; tartean, Filipe Luro ikazkina. Arnegiko txondorren aldamenean tabakoa landatzen zuen hura lubaki lokaztuetan da orain, Maitenaren gutunen esperoan. Peruarenak 2009an plazaratu zuen bere lehen nobela: Ez obeditu inori (Susa). Horrez gain, bi poema liburu ere kaleratu ditu: Eguraldiaz hizketan (Elkar, 2003) eta Edan ase arte (Kutxa, 2008).


mendigurenARANTZAK BARRURANTZ (Elkar, 2014) da Xabier Mendiguren Elizegiren azken liburua. Bost kontakizun biltzen ditu eta noraezean dabiltzan pertsonaiak ditu protagonista, arantza zaharren bat atera behar dutenak edota beren baitako gabeziak nola izendatu ez dakitenak: bidaiak maite ez dituen gogoz kontrako turista bat; minbizia duela jakinik, gaztetan gauzatu gabeko maitasun istorioa itxi nahi duen pertsonaia; ahanzturaren zokoan gordetakoa gogora ekarri beharko duen psikologoa… Finean, itxi gabeko zauridun protagonistak, sentimenduz umezurtz direnak. Hori da, idazlearen esanetan, ipuinok batzen dituen lotura: “Bizitzaren erdia emandako pertsonaiak dira, neurri batean oroipenetatik bizi direnak, baina, arazoak arazo, geroari begiratu beste erremediorik ez dutenak”.

 

zuriZURI-BELTZEKO ARGAZKIAK
Arantxa Urretabizkaia
Pamiela, 2014

Liburu honetan kontakizunak zehatz kokatuta daude, 1947 eta 1960 artean. Osagai nagusia idazlearen beraren haurtzaroa bada ere, egileak ez du hori kontatu nahi izan. Aitzitik, iraganari argazkiak hartu eta garai hartako zenbait kontu aletu nahi izan ditu haien bidez: nola izan zen hezia gaur zahartzaroaren atarian dagoen belaunaldia eta nolakoa zen bizitza Donostiako auzo apal batean bizi zen familia euskaldun, euskal­tzale, antifrankista, kristau eta langile batentzat.

 

ainarakAINARAK HERRIRA ITZULIKO DIRA
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
Ataramiñe, 2014

Ibon Muñoa preso politikoaren bigarren liburua da, 2011ko Ametsen txokoan bizi naiz izenekoaren ondotik (handik, Eibarko hainbat artistak Ametsen txokoan musika CDa grabatu zuten). Oraingoan, 2011-2013 tartean Puerto I espetxean idatzitako bertso eta olerkiak kronologikoki antolatuta bildu ditu, aurreneko liburuaren ildoari jarraiki. Guztira, 145 bertso eta olerki. Muñoa 2000an atxilotu zuten eta, harrezkero, Valdemoro, Kordoba, Burgos, Langraiz eta Puerto Ien egon da.