Josu Martinez

martinezAipatu gura dizuedan lehen liburua Euskaldungoa Erroizturik da, Txema Larrea Muxikarena. Euskararen historia ulertzeko, beste inon topatu ez ditudan klabeak eman zizkidan harribitxi ezezagun honek, eta, zenbait konturi begira, ikuspegi berritzailea dakar. Bestalde, Larrea basauriarrak darabilen euskara (goi-nafarreraren sendikoa, esango nuke nire ezjakintasunetik) berezia da benetan.
Bigarrenik, nobela bat nabarmendu nahi nuke. Julen Gabiriak idatzitako Han goitik itsasoa ikusten da. Frantziako Tourra, Mussoliniren garaiko Toskana, Gernikako haur kurioso bat eta beste hamaika istorio harrigarri biltzen dituen liburua da; goxoa bezain ederra. Tarteka, Don Camiloren herrian zaudela sentiaraziko dizu idazleak, tarteka Natalia Ginzburgen nobela batean.
Azkenik, Koldo Izagirreren Gure Zinemaren historia petrala ekarri nahi dut hona, euskal zinemari buruz euskaraz idatzi den lan urrietako bat izateaz gain, ikerketa bikaina delako bere generoan.