EHZ

gaztetxeElkar ezagutzeko eta ideiak trukatzeko, Gaztetxe Tourra

Datorren urtean, 20 urte beteko ditu Euskal Herria Zuzenean jaialdiak. Hori dela eta, ospakizunekin hasteko, Gaztetxe Tour izeneko ekimena antolatu du. Hala, jaialdiaren laguntzaileek euren herrietako gaztetxeetan hainbat hitzordu antolatu dituzte, helburu jakinekin: festa giroan elkartzea gaztetxeen arteko ezagutza bultzatzeko, gaztetxeen nahiz jaialdiaren beraren berri emateko,  laguntzaileen arteko loturak sendotzeko eta jaialdirako laguntzaile berriak biltzeko. Hitzordu horiek jai giroan egingo dira, tokian tokiko gazte­txeetako kideei oturiko ekitaldien jiran: kontzertuak, bazkariak, triki-poteoak... Irailaren 28an hasi zen Gaztetxe Tourra, Uztaritzen, eta abendura arte luzatuko da. Epe horretan, Iparraldeko gaztetxe guztiak bisitatuko ditu ekimenak. Hain juxtu, hurrengo hitzorduak Azkainen eta Baionan izango dira. Azaroaren 22an lehena, eta abenduan bigarrena, oraindik zehaztu ez duten egun batean.