Txirrindularitza


bizikletaBizikletazaleen bilgune bilakatuko da Bilbo azaroan

Bilbao International Bike Exhibition (BIBE) izenburupean, txirrindularitzari buruzko azoka erraldoia egingo da

Barakaldoko BECen azaroaren 28tik 30era. Zehazki, txirrindularitzaren hainbat arlo bilduko ditu BIBEk. Hau da, batetik, sektoreko enpresa eta marken erakusleiho izango da, eta, bestetik, bizikletari loturiko ekitaldi anitz antolatuko dituzte. Horrenbestez, 60/80 stand inguru jarriko dituzte, esan bezala, sektoreko enpresen produktuak ezagutarazteko. Era berean, kirola eta aisia ardatz dituen ekitaldi mordoa antolatuko dute: mendiko bizikleta martxak, bizikleta historikoen erakusketa, proiekzioak, tailerrak, elikadura eta osasun aholkularitzarako guneak, BMX ibilbidea... Finean, txirrindularitzaren industriak zein ohiko erabiltzaileekĀ  izango dute lekua BIBEn, 12.000 metro koadroko eremuan. Aurten egingo da lehenengoz BIBE, baina etorkizunean segida eman nahi diote antolatzaileek. Are, Europan egiten diren mota bertsuko ekitaldi nagusien pare ipini nahi dute Bilboko hitzordua. Eta, bidenabar, duela 15 urtera arte Bilbon bertan egiten zen Cicle azokaren lekukoa hartu.