Relatos salvajes

RELATOS

Zuzendaria: Damian Szifron. Gidoia: Damian Szifron. Aktoreak: Ricardo Darin, Leonardo Sbaraglia, Erica Rivas, Dario Grandinetti, Rita Cortese. Argentina-Espainia, 2014.

Istorioa: Jatetxeko bezeroari iraganean bere familiari egindako barrabaskeriak ordainarazi nahi dizkion zerbitzaria; errepidean izandako xextra bortizki konponduko duten gidariak; uste bezain ongi joango ez den ezkontza... Sei istorio labur, seiak desberdinak, baina osagai basaz jositakoak.
Sariak: Canneseko Jaialdiko Sail Ofizialean parte hartu zuen filmak, baita Donostiako Zinemaldiko Perlak sailean. Hain juxtu, Europar Filmaren Saria eskuratu zuen Donostian, eta doi-doi ez zuen lortu Publikoarena. Latinoamerikako Kulturen Miarritzeko Jaialdian, aldiz, sari horixe eskuratu zuen.
Onena: Injustizien, berdintasun ezaren edota egungo bizimoduaren presioaren eraginez modu batean edo bestean leher­tzen diren norbanakoen istorioak batzen ditu filmak, era aski egokian: dramari eta intrigari eutsita, eta, batez ere, umoreari eta indarkeriari leku eginda. Umorea nabarmendu behar da bereziki, egoera gogor askotan beltz-beltz ageri baita, barrea saihestezin ere bihurtuta. Krudela, astoa, lazgarria, basatia... eta zinez dibertigarria.
Eñaut Mitxelena