Arrainentzako Himnoak sortu dituzte Morau eta Beñardok

morau

Morau eta Beñardok 16 kantuz osatutako lana kaleratu dute, baina euren egitasmoa ez da disko batera mugatzen. Izan ere, 2012ko otsailean ekin zioten proiektuari, www.arrainentzakohimnoak.org webgunea abiatuta. Entzuleen parte-hartzearekin egin dute harrezkeroko bidea, Interneten egon baita ikus eta entzungai kantu guztien bilakaera (hitzak, bertsioak, moldaketak...). Orain, diskoa edonoren esku jarri dute aipatu webgunean, musu-truk entzun eta deskargatu ahal izateko, baina, horrez gain, lagun artean eskuz muntatutako 500 ale kaleratu dituzte zuzeneko emanaldietan saltzeko. Hala bada, azaroaren 27an Intxaurrondoko Larrotxene kultur etxean izango dira (Donostia); azaroaren 30ean, Andoaingo gaztetxean, Anarirekin batera; abenduaren 5ean, Pasai Donibaneko Victor Hugo etxean; 7an, Heletan (Nafarroa Beherea)... Dena den, egitasmoa ez da diskoarekin bukatuko, orain eskaintzen ari diren kontzertu horiek aldaketak eragingo dituztelako kantuetan, eta guztiaren berri emango dutelako webgunean: emanaldietako gorabeherak, argazkiak, bideo­ak... Jarraipena izango duen esperimentua.


 

ADARROTSADARROTS folk taldeak Nahia egi bihurtzearen bidea lana kaleratu zuen pasa den hilean, bere musika ibilbidearen X. urteurrena ospatzeko. Bizkaiko Ezkerraldean sortutako taldeak berak ekoitzi du lan osoa: 10 abestiz osatutako CDa, 10 urteko historia horretan gertatutakoa dokumental batean azaltzen duen DVDa eta 40 orrialde inguruko liburuxka. Urrian ekin zioten aurkezpen birari Gernikako Astran, eta hemendik aurrera ere izango dira dokumental-kon­tzertu formatuko emanaldi gehiago. Izan ere, musikariek zuzen-zuzenean jotzen dituzte euren ibilbidean egindako abestiak, dokumentala eskaintzen duten bitartean.


ESKEANAZOTE KALDüZ
Eskean Kristö
Baga-Biga, 2014

Eskean Kristö taldeak 2013ko udaberrian kaleratu zuen bere lehen maketa, eta urte bereko azaroan irabazi Banden Lehia. Txapelketa hartan garaile4 ateratzearen fruitua da disko hau. Garai bateko rock and rolla gogorarazten du, bizkaitarrek eurek aitortu dutenez, 70 eta 80ko hamarkadetako taldeen soinua lortzen saiatu direlako. Hitzen bidez, rock and rollak aldarrikapenak egiteko ere balio duelakoan, zuzen eta gordin salatzen dituzte inguruan ikusten dituzten egoera gogorrak eta injustiziak. Kolaborazioen artean, berriz, aipa­tzekoa da Niko Etxartek abestu duela Latigo! kantan.

HITZAHITZA
Altxatu
Gor, 2014

Talde gazte-gazte eta emankorra da Altxatu: lehen diskoa editatu eta urtebetera, bazituzten beste 15 abesti berri grabatzeko prest. Honako lan honetan, hitzei eta kontatzen dutenari eman nahi izan diete garrantzia: telebista, lotsagabeen edota gezur mediatikoen kontrako kritikak, koadrila, utzi gintuztenak, aniztasun soziala... Euskaraz eginiko hamahiru abesti, gaztelerazko bat (Sé tú mismo) eta hitzik gabeko beste bat. Halere, testuari eman dioten garrantzi horrek ez dio kalitaterik kendu musikari, bizia eta indartsua izaten jarraitzen baitu.