Aingeru Gorrotxategi

Ez da lan samurra hiru disko gomendatzea, alegia, ezagutzen ditudan diskoen artean hiru besterik ez aukera­tzea. Atzo edo bihar eginez gero, aukeraketa ezberdina izango zen. Hauexek dira gaur otu zaizkidanak:
Itoiz - Itoiz
Lau teilatu hit ezagunak itzalean utzi zituen maisulan honetan ager­tzen diren beste abestiak. Kanta eder eta landuak, non sintetizadore eta zeharkako flautak giro berezian murgiltzen duten entzulea. Nire ustez, behar bezala baloratu gabeko diskoa da, ezbairik gabe euskal musikagintzako lan borobilenetakoa.
Ben Harper - Both sides of the gun
Lan bikoitz honen lehenengo diskoa akustikoa eta intimoa da; bigarrena, aldiz, biziagoa eta indar­tsuagoa. Ben Harperrek eztarriarekin baino arimarekin abesten du, eta bere abestiek bihotza ukitzen dute.
Petti - On
Ahots sendo eta sakoneko musikari nafarrak folk-rock oso erakargarria egiten du primeran ekoiztutako diskoan. Bitxikeria gisa, Mixel Labegerieren Xoriei mintzo zen kantaren ber­tsio interesgarria egiten du Pettik.