Ball de bastons / Makil dantza

makildantzaAskoren Artean
Filferro / Hysterical Records (2014)

 Zaratak elkarturiko bi herri                  

Mundu osoa Katalunian gertatzen denari adi dagoen honetan, Katalunia eta Euskal Herriko taldeak jasotzen dituen bilduma bat ekarri dugu orriotara. Ball de bastons - Makil dantza  diskoak 22 talde eta beste horrenbeste kantu batzen ditu. Talde guztiak, esan bezala, Euskal Herrikoak eta Kataluniakoak dira, eta abesti guztiak gai baten gainekoak: polizia (hortik dator makil dantzarena). Musikalki, hardcore, crust, grind, metal eta horrelako genero zaratatsuak nagusitzen dira. Euskal ordezkaritza maila handikoa da: besteak beste, Erantzun, Humilitate, Kuma No Motor, Managaitz, Matxura, Hil Aiari eta beste hainbat talde agertzen dira. Katalanen artean, Elpuntodevil nabarmenduko dugu, euren abestia euskaraz egitera ausartu direlako. Azala Javier Ruiz Arregi Txori Portugaleteko marrazkilari bikainak egin du.  

Gotzon Hermosilla