Maribel Aiertza

maribelLiburu batzuek izenburutik bertatik harrapatu eta ez gaituzte askatzen bukatuta ere. Hona hiru adibide.

Joseba Sarrionandiaren Kolosala izango da (Txalaparta, 2003). Nobela hau horixe da: kolosala. Egilearen ezaugarri guztiekin. Txaplata deituriko mutiko baten ahots eta begiekin, gerrara jolastera eramaten gaitu, bizi-bizi eta emozioz beterik, baina, ai, gerra ­etxeraino sartzen da eta, orduan, dena aldatzen da, ezer ez da dirudiena.
Karlos Linazasororen Isiltasunaren adabakiak (Pamiela, 2003). Milatik gora aforismo edo apunte filosofiko eta poetiko mamitsu tantaz tanta. Linazasoro abila da pentsamenduei txilinbueltak eragiten eta gairik sakonenari irribarrea marrazten.
Eider Rodriguezen Katu jendea (Elkar, 2010). Zazpi ipuin borobil eta zorrotzetan sentimenduen argi-ilunetatik gidatzen gaitu Rodriguezek; gizakion uste eta desioetan egiten du harramazka7, orain isilka, gero marraka, katuen aparteko abileziaz eta dotoreziaz.