Sermond's taldea

SERMONDS

Metronomy
Talde erdi franko erdi angloaren The english riviera 2012ko kultuko lana izendatu zuen Virgin diskoetxeak. Sortzen duen atmosfera beroak (berria eta retroa aldi berean) entzuten jarraitzeko gogoa eragiten du. Pop britainiar talde askoren melodiak gogorarazten ditu, baina lan honi David Bowieren ukitu aurrerakoia sumatzen zaio, bai ahotsetan, bai baxuaren soinu eta erritmo base berezietan.
The Biters
Atlantako taldearen abestietan 70eko hamarkadako arima sumatzen da, punk glam eta power popez jositako doinu indartsu eta freskoak. Diskoetan ondo islatzen dute hori, baina ez zuzenekoetan beste, ikustekoak baitira taularatzen direnean. Birritan izan dira Euskal Herrian; hurrengoan etortzen direnean joan ikustera!
Jimi Hendrix?
Ez, Radio Moscow! 2003an sortutako Iowako taldeak 60ko hamarkadara garamatza bere blues-rock psikodelikoarekin. Ikaragarria da hirukote formatuan nolako soinua duten, ez da hutsunerik sumatzen. Baxuak zapalgailua dirudi, eta gitarra eta bateria lehian aritzen dira bakarkako erredoble eta gitarra amaiezinetan. LSDa soberan dago!