Euskara praktikoa AEKren web-gunean

Euskara praktikoa AEKren web-gunean

AEKren webgunea lehian hasi zaio AIZU!-ren Galde debalde atalari, zalantzak argitzeko txokoa zabaldu baitu www.aek.org/euskarapraktikoa gunean, Euskara praktikorako arreta gunea izenpean. Horrela, 2013/2014 ikasturteko AEKren Euskara praktikoa matrikulazio kanpainak azken muturreraino eraman nahi du bere leloa, behar duen ororen eskura jarriz gure hizkuntzaren inguruan sortzen diren zalantzak argitzeko gunea.
Hori bai, AIZU!-ko Galde debalde atalean zein AEKren webgunean Kulturgintza Zerbitzuak emango ditu argibide guztiak. Kulturgintza AEKren Itzulpengintza eta Zuzenketa Zerbitzua da, eta gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniarako itzulpen idatziak egiten ditu, mota guztietako testuenak: teknikoak, artistikoak, legalak, merkataritzakoak, irakaskuntzako arlo guztietakoak... Horrez gain, euskaraz idatzitako testuak zuzentzen ditu eta aldibereko interpretazioa jorratzen du hitzaldietan, bileretan eta abarretan.