Saria, poza eta mina

lubaki

Andoni Lubaki kazetari eta argazkilari urretxuarrak Chris Hondos saria irabazi berri du, 2012an Sirian Associated Press agentziarentzat lanean ari zela egindako argazkiengatik. Gerra argazki-kazetaritzari dagokionez,  nazioarteko sariketarik ospetsuene- takoa da  Lubakik eskuratu duena. Atlanta Photojournalism Seminar-ek antolatutako lehiaketan, Best in Show sailean saritu dute urretxuarraren lana. Gatazka guneetan egindakoa izanik, pozaren aurkiari ifrentzu gordina ematen dio sariak. “Beste herrialde batean, lan oso onekin lehian, ezezaguna duzun  epaimahai batek zure lana mundu osoko gatazka argazkilaritza lanik onena dela esatea... bada, pentsa zer ilusio egin didan” azaldu du Lubakik. Baina ilusioarekin batera, ezinbestean, samina: “Nire argazkietan atera nuen  jende asko hilda dago eta horrek sentimendu kontrajarriak sortzen dizkit. Saria irabazi dut, baina irabazi dut, halaber, besteen minarekin, eta hori ezin dut burutik kendu. Besteen oinazearekin ni pozik egon behar izatea ere... Alde mingotsa eta alde gozoa dauka”.