Laburrean - 2013ko azaroa

EUSKAL HERRIA sakoneko herrixka lasai bateko bizimodua bat-batean aldatuko da, zinema ekoizle bat, euskal zaporea topatu nahian, aurrekontu handiko film bat grabatzera iristen denean. Gertaerak herrian sortuko dituen gorabeherak erakusten ditu Figuranteak lanak, filmean parte hartuko duten bi figuranteren ikuspuntutik, hain juxtu. Marie Jonesen Stones in his pockets komedia arrakastatsuaren egokitzapena egin du Ados Teatroa konpainiak, eta azaroaren 29an estreinatuko du Villabonan. Carlos Zabalak eta Dorleta Urretabizkaiak zuzendu dute, Urretabizkaiak berak egindako itzulpena oinarri. Bi figuranteen rolak, aldiz, Asier Hormaza eta Mikel Laskurain aktoreek jokatuko dituzte.

kokakolaRAY ETA NIK
artista bikotea oholtza gainera itzuli da berriro ere. Xentimorik gabe lanean munduan barrena ibili ostean. Oraingo honetan, Euskal Herriari erreparatu diote Ray eta Nikek, Ramon Agirre eta Inazio Tolosak, alegia. Hala, Koka Kola eta barea lan berrian euren artista ibiliaren hastapenak izango dituzte hizpide, Ez Dok Amairu sortu zeneko garaietara itzulita. Izan ere, Ray eta Nik bete-betean aritu ziren euskal kantagintzaren eta kulturaren historian mugarri4 izan zen taldearen sorreran, eta orain beraien ekarpena aitortua izan dadila nahi dute... Urriaren 20an estreinatu zuten lana Donostian, baina hiri berean ikusteko parada izango da abenduaren 1ean. Abenduaren 12an, aldiz, Deustuan eskainiko dute.