HYENA (Zakillers, 2013)

zakinProiektu paraleloen patua

Lau disko eta berrehun kontzertu baino gehiago egin ondoren, atseden hartzea erabaki zuen Sexty Sexers talde nafarrak 2008an. Baina badakizue musikariak ipurterre7 samarrak izaten direla eta ezin direla luzaroan geldirik egon: hortaz, Sexty Sexerseko hiru partaide taldeko bateria jole ohiarekin batu  eta banda berria sortu zuten: ZaKillers. Talde paraleloa da ZaKillers, “Sexty Sexersen anaia txikia”, beraiek dioten moduan, eta badakizue zein izaten den talde paraleloen patua: talde nagusian lekurik ez duten kantu eta esperimentuei bide ematea. musikari horien alderdi ezkutu eta, askotan, interesgarria jartzen digute agerian, baina, zoritxarrez, talde nagusiaren itzalean sorturikoak direnez, askotan horrek txikiagoaren bilakaera baldintzatzen du. ZaKillersen kasuan, begien bistakoa da haien soinua Sexty Sexersen soinuaren zordun dela; rock'n'roll gogor eta bulartsua egiten jarraitzen dute, baina proposamen berria zikinagoa da, oldarkorragoa, basatiagoa eta punk-rocketik gertuagokoa, aurten kaleratutako Hyena disko honi kasu egiten badiogu, behintzat. Orain, azaroan, Sexty Sexers itzuliko da (albiste ona), beraz, ZaKillers proiektua hozkailuan sartuko dute (albiste txarra). Eskerrak Hyenan gordetako doinu latzekin gozatzen jarrai dezakegun.

Gotzon Hermosilla