Denis Ruiz (Manent)

kaskoak

Gogoko hiru lan aipatzen jarrita, hasteko, Jeff Buckleyren GRACE diskoa gomendatuko nuke. Niretzat erreferentzia bat izandako abeslari honen lehenengo diskoa da, eta bakarra, tamalez 31 urterekin hil baitzen, itota. Haren ahotsa edozein harritzeko modukoa da.

Ondoren, Keaneren HOPES AND
FEARS. Talde honek zuzenekoa ere boteretsua du. Gainera, hirukote formatuan aritzen dira, gu gaur egun bezala. Diskoa ezin hobeto ekoiztua dago.

Eta, bukatzeko, King Mafrundiren DIAH! Nire ustean, Euskal Herrian ekoizturiko diskoen artean, hoberenetarikoa. Reggaeren kutsuaz bustia, sentikortasun berezia transmititzen du.