Peru Magdalena

magdalena

Gau ilunekoak (Joseba Sarrionandia)
Ipuin zoragarria, zehatz egokitzen zaion ilustrazioa eta edizio lan fina. Irudipena daukat nahiko oharkabean igaro zela liburu hau gure artetik, eta nik neuk beti gomendatzen dut. Izugarri gustatzen zait, darabilen literatura sinboliko eta borobilagatik. Liburu mitiko bat iruditzen zait, geure literaturako nolabaiteko “Printze txikia”.
Gauzen presentzia (Pablo Sastre)
Zoragarria nola interpretatzen dituen Sastrek gure eguneroko bizitzan inguratzen gaituzten gauzak, eta nolako irakurketa historiko eta pertsonala egiten dien, beraien itxurazko neutraltasuna deseginez. Gaurko sistemari eta gure antsia materialei buruzko  irakurketa kritiko eta ederra.
Bulkada (Jon Benito)
Aspaldi nenbilen, gura barik edo, poesia askorik irakurri gabe. Eta Jon Benitoren azken lan honek hurbilarazi ninduen berriz. Poesia narratibo eta arnastuagoa, eta (Twist-ekin gertatu zitzaidan eran) hasiera estonagarri eta izugarriki ederra.