Eraikuntza

larraineZuberoako etxeen nortasunari eusteko gidaliburua kaleratu dute

Xiberoan bizigia eraiki izenburupean, Zuberoako arkitekturaren identitatea babestea helburu duen liburuxka kaleratu du Xiberoko Herri Elkargoak. Zuberoan etxea eraiki nahi duenari hainbat aholku eta gomendio eskaintzen dizkio liburuxkak, beti ere lurraldeko arkitekturaren nortasuna mantentze aldera. Hala, bertako berezitasunak azaltzen ditu gidak, tradizioa eta modernitatea uztartuta berezkotasun horiek ez daitezen galdu. Honakoa ez da Xiberoko Herri Elkargoak gaiaren inguruan argitaraturiko lehen lana. 2006an, Arkitektura, Urbanismo eta Ingurumenaren Kontseiluak, Lurralde eta Itsasoko Departamenduko Zuzendaritzak eta Zuberoako ofizialek elkarlanean egindako lana oinarri, Xiberoko Etxegintzak izeneko liburuxka atera zuen. Lan hartan lurraldeko etxeak zaharberritzeko gomendioak ematen zituzten. Lehen liburu hura arrakastatsua izan zen, eta Xiberoan bizigia eraiki-k bide bera jarraitu du: dagoeneko agortu dira paperean ateratako ale guztiak. Hala eta guztiz ere, gidaliburua eskuratzeko bestelako modurik badago: Xiberoko Herri Elkargoaren webgunean (http://www.soule-xiberoa.fr/eu.html), batetik, eta herriko etxeetan euskarri digitalean hartuta, bestetik.