Komunikazioa

Tolosaldeak badu bere 'Ataria'

Orain artean izandako elkarlana batasun bilakatuta, Tolosaldeko Ataria izeneko egitasmo komunikatiboa jarri dute martxan eskualdeko hainbat hedabidek. Zehazki, Tolosaldeko Hitzak, Galtzaundi aldizkariak eta Txolarre irratiak osatu dute proiektu berria. Tolosaldeko Komunikazio Taldea (TKT) izeneko enpresa sortu eta erredakzio bakarrean bildu dira hiru komunikabideak. Hala, hainbat euskarriko proiektua osatu dute. Batetik, Tolosaldeko Hitza eta Galtzaundi aldizkaria kazeta bihurtu dira: Ataria, asteartetik ostiralera argitaratzen dena. Bestetik, Txolarre irratia Ataria irratia bilakatu da. Interneteko guneak, aldiz, Tolosaldeko Ataria (ataria.info) izena hartu du. Hain juxtu, webgunea da batasunaren emaitza nagusia. Eskualdeko 28 herriei buruzko informazioa hainbat euskarritan eskaintzeaz gain, herritarren parte-hartzea ahalbidetzeko zenbait atal ditu, hala nola5, blogak sortzeko txokoa, zerbitzuak eta abar.