Mendia

glaziarraPirinioetako zenbait glaziar handitu egin dira

Urte luzez txikitzen aritu ostean, Pirinioetako hainbat glaziarren tamaina handitu egin da azken urteotan. Hala erakutsi dute Parc Naturel Régional des Pyrenées (PNR) erakundeko topografo eta glaziarretan adituek Ariège eskualdean eginiko neurketek. Azken bi neguetan izandako elurte handiek eta, epe berean, udak hain beroak ez izateak eragin dute joera aldaketa hori. 2011n hasi ziren PNRko adituak neurketak egiten. Hiru urtean, zenbait glaziar handitu egin direla ikusi dute. Mont Valier mendian dagoen Arcouzango glaziarraren masa, esaterako, hiru mila metro koadro hazi da: 2011n, 1,8 hektareako azalera zuen; 2013an, berriz, 2,5 hektareakoa,  eta glaziarraren mihiak 4,27 metro irabazi ditu. Beste zenbait glaziar ez dira horrenbeste hazi, baina zertxobait bai. Maladetakoaren mihiak, esaterako, 0,39 metro irabazi ditu, eta Ossouekoarenak, aldiz, 0,23 metro. Kontuan hartuta Pirinioetako glaziarrak pixkanaka desagertzen ari direla, urtetako joera eten7 izana albiste pozgarria da. Hala eta guztiz ere, adituek ez dute zehaztu gertaera zehatza den ala joera orokor baten parte. Horretarako, datozen urteotan neurketa gehiago egin beharko dituzte.