Maria Rivero (Siroka)

siroka

Askapen sound sistema: Mundua Salgai (2103)
Gorka Suaia abeslari eta produktorearen proiektu berria, hip-hop raggamuffin, dancehall, stepper, dub, jungle... erritmo klasikoetatik gaur egungo soinuetara doan diskoa da hau, Gorkaren ahots bereziaz lagunduta dantza egiteko gogoa pizten duena.
Josu Bergara: Katiuska gorriak (2012)
Josuren hirugarren lan honetan, hamaika kantu eder topa ditzakezue. Kolaboratzaile anitz izan ditu diskoan, eta entzun dezakezuena soiltasunetik edertasunera doan lana da. Kantu ederrak eta produkzio lan itzela; katiuska gorriak janzteko gogoa pizten zaizu.
Zaz: Zaz (2010)
Isabelle Geffroy frantsesaren proiektua, bere lehenengo diskoa. Doinu freskoak eta estilo anitz fusionatzen ditu, baina disko osoan nabarmentzen da Isabelleren ahots berezi zein liluragarria. Disko hau ez da bere azkenengo lana, honen ostean Recto Verso izeneko diskoa kaleratu baitu.