Rober Ferreiro (Malenkonia)

ferreiroRober Ferreiro (Malenkonia)

Kaixo!
Oñatiko Malenkonia taldeko Rober naiz eta hil honetan niri egokitu zait gogoko ditudan hiru disko aurkeztea. Hausnarketa egin ondoren, eta azkenaldian denetarik entzuten dudanez, autoan azken asteotan bueltaka ditudan hiru disko aukeratu ditut.
Lehendabizi, modan dagoen Vetusta Morla talde madrildarra aipatuko dut. Maketatik hasi eta Mapas diskora izugarrizko bilakaera izan zuten, eta La deriva azken diskoaz goranzko bidean jarraitzen dute.
Bigarrenik, Toe talde japoniarra aukeratu dut. Hauek post-rock esparruan mugitzen dira eta melodia handiko kanta instrumentalak konposatzen dituzte. For long tomorrow diskoa entzuteko gonbidapena egiten dizuet.
Azkenik, Matt Bellamyk gidatutako Muse talde britainiarrarekin bukatuko dut. Ibilbide luzea daramate, eta beraien arrakasta, beste hainbat gauzaren artean, esango nuke musika estilo ezberdinak fusionatzeko duten gaitasunetik etor daitekeela.
On egin…