Txani Rodriguez

txaniTxani Rodriguez

Hainbat momentu ezberdinetarako hiru liburu aipatuko ditut hemen. Hondartzan irakurtzeko, olatuen soinuaren ferekaz besarkatuta gaudenerako, oso erromantikoa den klasiko baten dotoretasuna gomen- datuko nuke: Harrotasuna eta Aurrejuzguak. Ana Isabel Moralesek itzulia eta Elkar argitaletxearen eskutik plazaratua, Jane Austenen eleberri ahaztezin hau irakurtzea edo berrirarkurtzea aparteko aukera dugu.
Haurrei zuzendua egon arren, garagardo fresko bat dastatzen dugun bitartean Pupuan Trapua poesia liburuaren musika, originaltasuna eta berezitasuna ere dastatu ahal ditugu. Pamielak argitaratu zuen Euskadi saria merezi izan zuen Xabier Olasoren lan honek.
Azkenik, Elkarrek atera duen Inon ez, inoiz ez ipuin bilduma. Iban Zalduaren maisutasunaren adibide, liburu gomendagarria dugu hau. Edozein unetan irakurtzeko aproposa.