Bitxikeria

kuleroaPuzkerren usaina xurgatzen duen barruko arropa asmatu dute

Medikuek osasungarria dela esan arren, puzkerrak botatzea ez da batere atsegina izaten, batez ere uzkerrontziaren ingurukoentzat. Bada, norberaren zein besteren kiratsak jasateari uzteko moduko kulero eta galtzontzilloak sortu ditu Paul O'Leary asmatzaile britainiarrak. Shreddies izena dute eta, Zorflex izeneko ehunari esker, puzker usaina harrapatu eginten dute, kanpokoen mesederako. Karbono aktibatuz egina dago ehuna eta osagai horrek xurgatzen du gorputzak kaleraturiko usaina. Arropa garbitu ostean, gainera, kiratsari eusteko ahalmena berreskuratzen du ehunak. Dagoeneko salgai dira kulero eta galtzontzilloak, 30 eta 45 dolarrean, hurrenez hurren. Nolanahi ere, Shreddies delakoak ez dira mota honetako arropa bakarrak. Lehendik ere asmatu eta merkaturatu izan dituzte antzeko funtzioa betetzen duten zenbait produktu, galtzontzilloak eta tapakiak, kasu. Hori bai, inork asmakizuna probatu nahi izanez gero, ibil dadila erne: mirarizko ehunak kiratsari baino ez dio eusten, ez zaratari!