Teknologia

gpsGPSaren erabilera, gure garunaren kalterako

Ia denok daukagu, sakelakoan edota autoan, batetik bestera ibiltzeko aplikazioa, eta askotan baliatzen dugu. Bada, erabilera horrek eragin kaltegarria du memoriaz eta orientazioaz arduratzen den garunaren eremuan. Hori dio, behintzat, Scientific Reports aldizkari zientifikoan argitaratu den ikerketa batek. Gizakia, milaka urteko eboluzioari esker, gai da bere burua leku jakin batean kokatzeko, baina orain Google Mapsek, Wazek edo geolokalizaziorako beste edozein aplikaziok bete dezake funtzio hori. Ondorioz, gizakia aplikazio berrien aginduak betetzera mugatzen bada, bideak, espazioak eta norabideak bilatzeari utzita, garunak pairatuko duen kaltea gero eta nabarmenagoa izango da. Hala, GPSa sarri erabiltzen badugu, mapa mentalak sortzeko gaitasuna, orientazio trebetasunak eta oroitzapenen ekoizpena galduko ditugu pixkanaka, zahartzaroko osasun mentala kaltetzeaz gain. Beraz, ezagut ditzagun leku berriak, GPSrik gabe, gure garuna trebatzeko!