Lehiaketa

postalUdako postalak ere, euskaraz!

Zer hobea bidaiak, abenturak, pasadizoak edota udako edonolako bizipenak kontatzeko postalak baino? Bada, halakoak idatzi eta, gainera, saria jasotzeko aukera eskainiko du aurten ere Bergarako Jardun euskara elkarteak, Udako Euskarazko Postalen X. Lehiaketaren bitartez.  Jardunek antolatzen du lehiaketa, jendea euskaraz formatu errazean idaztera bultzatzeko asmoz. Baldintzak sinpleak dira: lehiaketan edonork parte har dezake, eta nahi adina postal bidali, edozein gairi helduta. Euskaraz idatzita igorri behar dira, jakina, eta posta arruntez helarazi behar zaizkie antolatzaileei, helbide honetara: Jardun elkartea. Errotalde jauregia z.g. 20570 Bergara (Gipuzkoa). Lanak jasotzeko azken eguna irailaren 16a izango da, eta postal onenak 60 euroko saria jasoko du. Informazio gehiago nahi duenak 943 763 661 edo 605 712 469 telefono zenbakira dei dezake, edota www.jardun.eus atarira jo.