Lana

langilePandemiaren eraginez, 108 milioi langile txiro gehiago daude munduan

2019tik, 108 milioi langileren bizi baldintzek okerrera egin dute, eta orain muturreko txirotasunean bizi dira, egunean 3,20 dolarrekin baino gutxiagorekin, alegia. Hala jaso du OIT Lanaren Nazioarteko Erakundeak txosten batean, baita pandemiaren eragina harago doala ere: enpleguari eta lan baldintzei eragindako kaltearen ondorioz, pobrezia desagerrarazteko borrokan bost urte egin da atzera. 2020an munduan galdu ziren lanorduen kopurua ere kalkulatu dute: lehen egiten ziren lanorduen % 8,8 galdu zen. Hau da, lanaldi osoko 255 milioi langileri dagokien ordu kopurua. Aurten ere, lehen seihilekoan, behera egiten jarraitu da. Gainera, etorkizunean lanpostuak berreskuratu egingo direla aurreikusi arren, pandemia aurreko kopuruetara itzultzea zaila izango dela ohartarazi du OITk. Aipatu azterketaren arabera, 2021ean 100 milioi lanpostu garbi sortuko dira, eta beste 80 milioi 2022an. Asko badirudi ere, OITren ustez ez da nahikoa: 2021ean, pandemiaren krisiak eragindako lanpostuen defizita 75 milioikoa izango da; 2022an, berriz, 23 milioikoa. Lanpostuen sorrera “ahulegia” izango da, finean.