Korsikeraren alde, a Currilingua

korsikaKorrikaren beste ahizpa bat jaio da Korsikan, Parlemu Corsu! erakundeak antolatua. Lehen edizioa burutzear edo burutu berri egongo da esku artean duzun aldizkaria kaleratzen denean, a Currilingua izeneko ekimena ospatzeko hitzordua uztailaren 4an jarri baitute: 90 kilometroko ibilbidea, Borgutik Sulinzarara bitartean, goizeko zazpietan abiatuta. Beste modu batean egingo dute han, parte hartzeko beharrezkoa baita izena ematea, baina, Korrika bezala, jai giroan eta kilometroak salduta egingo dute, korsikeraren erabilera sustatzeko proiektuak finantzatzea xede. Parlemu Corsu! erakundea 2007ko maiatzaren 26an sortu zen, korsikeraren alde jarduteko, eta gaur egun ia mila kidek osatzen dute: 618 norbanako, 115 elkarte eta 112 talde eta kantari.