Mintzapraktika egitasmoetako parte-hartzaileak, pozik

praktikatuIkasturte amaieran ohikoa denez, mintzapraktika egitasmoetako parte-hartzaileen artean balorazio inkesta anonimoa egin du AEKren Praktikatu zerbitzuak. Emaitzak “oso positiboak” izan dira, 2020-2021 ikasturteko “partaideen gogobetetzea 8,4koa izan baita”, batez beste (803 lagunen erantzunak jaso dira).
Tipologiari erreparatuta, parte-hartzaileen % 63 bidelariak izan dira (batez ere, euskara praktikatzeko parte hartu duten euskara ikasleak edota ikasle ohiak). Beste % 27a bidelagunek osatu dute, eta bi arrazoi nagusi aipatu dituzte proiektura biltzeko: euskaraz hitz egiteko eremu berriak topatzea eta praktikatu nahi duenari laguntzea. Erabilerari dagokionez, berriz, bidelarien % 70ek adierazi dute egitasmoan dabiltzanetik euskaraz gehiagotan egiten dutela. Partaideen testigantza batzuk ikusi nahi izanez gero, hemen dago horretarako aukera: https://praktikatu.eus/testigantzak.