Japonia

arrainaArrainak aldean eramateko arrainontzia sortu dute

Jan aurretik arraina bizirik eta fresko mantentzeko asmoz, Katsugyo Boltsa izenekoa sortu du Japoniako Ma Corporation enpresak. Arrainontzi eramangarri modukoa da, arrainak bizirik eta giro onean edukitzea ahalbidetzen duena. Horretarako, uraren oxigeno maila eta tenperatura neurtzeko gailuak ditu, baita arrainari jana emateko lekua ere. Japonian, arrain ugari jaten dute, askotan gordinik, eta, ondorioz, helburu argia du asmakizunak: jateko erositako arraina ahalik eta freskoen edukitzea. Nolanahi ere, enpresak asmakizunaren berri eman ostean, bestelako erabilera topatu diote sare sozialetako erabiltzaileek, arrainak maskotatzat dituztenen zorionerako: animaliok kalera eramateko; ez soilik arrainontzietan ohikoak diren arrain txikiak, baita handiagoak ere. Izan ere, Ma Corporationekoak diseinua hobetzen ari dira oraindik, arrain handixeagoentzat eta asko mugitzen direnentzat ere baliagarria izan dadin. Arrainei galdetu behar zer iruditzen ote zaien...