Harremanak

ligatuLigatzeko, zaindu ortografia

Aplikazio bidez nesketan edota mutiletan egitekotan, hobe zuzen idaztea. Bai, behintzat, Tinder erabiliz gero, halako aplikazioen artean ezagunena, alegia. Izan ere, Alacanteko Unibertsitateko (Herrialde Katalanak) eta Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileek egindako azterketa baten arabera, Tinderren jasotako hitzordu eskarien % 82 baztertzen dituzte emakumeek, baldin eta mezuek akats ortografikoak badituzte. Gizonezkoen kasuan, badirudi ortografiak ez duela hainbesteko garrantzirik: gizonezkoen % 42k baino ez dituzte baztertzen oker idatzitako hitzordu eskariak. Guztira, 256 kasu aztertu dituzte ikertzaileek. Ondorioa, esandakoa: ligatzeko, zuzen idaztea oso garrantzitsua da. Bestelako ondorioak ere atera dituzte. Esaterako, agur mezu generikoekin hasten diren elkarrizketak ere baztertu egiten dituztela emakumezko gehienek. Kontrara, nahiago dute beren izena aipatzea, edota beren profilean agertzen den ezaugarriren bat. Ikusiak ikusita, garatzaileek hiztegiak gehitu beharko dizkiete aplikazio hauei... Beste aukerarik ere baduzue, nolanahi ere: kaixomaitia.eus harremanak josteko gune aparta da, eta euskara hutsean. Dena dela, badaezpada, zaindu ortografia!