Pandemia

pandemia‘COVID-19aren Liburu Zuria’, hausnarketarako tresna kolektiboa

Hainbat alorretako 40 adituk eta profesionalek baino gehiagok COVID-19aren Liburu Zuria kaleratu dute, pandemian orain arte egindakoaz zein aurrerantzean egin beharrekoaz gogoeta bultzatzeko askotariko esparruetatik. Era berean, halako egoerei erantzuteko eta etorkizunean antzekoak ekiditeko neurriak ere proposatu dituzte. Osasungintza, osasun publikoa, hezkuntza, legeria, ekonomia... makina bat alorretatik abiaturiko azterketa jasotzen du lan kolektiboak, modu konstruktiboan, eta betiere pandemiak eta neke pandemikoak eragindako egoera gainditzeko helburuarekin. Egileek azaldu dutenez, mota askotako txostenak jasotzen dituen lana zirriborroa da. Hau da, ez da dokumentu itxia, eztabaida eta gogoeta sortzeko tresna baizik. Euskaraz eta gaztelaniaz plazaratu dute, eta https://covid19liburuzuria.eus webgunean irakur edo deskarga daiteke.