Gau Eskoletako ikasleak, argazkilari

ubelaIragan martxoan, Ipar Euskal Herriko 15 Gau Eskolatako ikastaldeek AEK-k antolatutako argazki lehiaketan parte hartu zuten. Argazkiek bi irizpide bete behar zituzten: Elkarrekin gaiari heldu eta kolore ubela agerrarazi. Orotara, 40 argazki izan ziren lehian, eta azkenean Itsasuko Gau Eskolako B2 mailako Ttipiaren taldeak eskuratu zuen txapela, Dantza ubela izeneko argazkiagatik. Goresmenak denei!