Jack Goes Boating

boating

Zuzendaria: Philip Seymour Hoffman. Gidoia: Bob Glaudini. Aktoreak: Philip Seymour Hoffman, Amy Ryan, John Ortiz, Daphne Rubin-Vega. AEB, 2010.

Istorioa: Jack limusina gidaria da New Yorken. Lotsatia6 eta bakarti samarra, Clyde lankidea eta haren emazte Lucy ditu adiskide bakarrak. Egun batean, Connie aurkeztuko diote senar-emazteek, eta bien arteko harremana garatzen hasiko da.
Zuzendaria: Antzerkian zuzendari lanetan eskarmentua izan arren, Seymour Hoffmanek zuzendutako film bakarra dugu honako hau. Estreinatu eta lau urtera iritsi zaigu inguruotako zinema aretoetara; aktore bikaina otsailean hil zela kontuan hartuta, oportunismo kutsua nabari zaio erabakiari.
Onena: Protagonista nagusiek askotan antzeztutako antzezlan batean oinarrituta dago filma, eta nabari zaio. Aktoreen lan onak barneratzen gaitu maitasunaren porrot eta pozaldien gorabehera arantzatsu zein xamurretan, giza harremanen alderdi anitzak erakutsita.
Txarrena: Lau protagonisten harreman eta sentimenduetan murgiltzean, une politak eskaintzen dizkigu lanak. Nolanahi ere, eta bihotz kontuak tartean direnean gertatu ohi den lez, argilunak dira nagusi filmean.

EƱaut Mitxelena