Ainara Maia

ainaraHnuy illa nyha majah yahoo. Joseba Sarrionandia (Elkar, 1995).
Sarrionandia dugu, beharbada, euskal literaturako idazle osoena, genero gehienak landu dituena. Poema liburu honetan, edozein poema lehenago irakurritako beste bati dagokio; horrek, era berean, beste bat idazteko gonbidapena egiten dit. Zoragarria!
Hatsaren poesia. Askoren artean (Hatsa, 2021).
Hatsaren poesia urtero apirilean loratzen den arnasa bizigarri poetikoa da. Aurtengoa 23. zenbakia dugu. 1999. urtetik da Euskal Herri osoko poeton bilgune, eta urtero zoriz hautatzen da parte hartzaileen artean nor izango den urteko hitzaurrearen egilea. Bada, oraingoan, Irungo AEK-ko euskara ikasle bat izan da.
Zer da, ba, maitasuna? Miren Agur Meabe (Elkar, 2008).
Liburua alde batetik nahiz bestetik irakurtzen has zaitezke, eta liburuaren erdialdean buka dezakezu. Maitasunari buruzko istorio bat da. Agian, batzuetan, maitasuna gehien maite den pertsonari uko egitea da, maitasuna maitasuna baino gehiago delako.