Pantailak

bileraOnline bilerak, aurrez aurrekoak baino nekagarriagoak

Stanfordeko Unibertsitateko (Kalifornia, AEB) Jeremy N. Bailenson irakaslearen ikerlan baten arabera, online bilerak aurrez aurrekoak baino nekagarriagoak dira. “Zoom nekea” izenekoa hainbat arrazoirengatik sortzen ei da: parte hartzaile guztiek zuzenean begiratzen dutenez pantailara, zelatatuak sentitzen dira; gainera, nork bere burua ikusten du, etengabe ispilu aurrean balego bezala, eta horrek geure buruarekin kritikoagoak izatera eramaten gaitu. Bi egoera horiek estres handia eragiten omen dute. Bestalde, ordenagailu aurrean gaudenean askoz gutxiago mugitu ohi gara, eta hori ere ez da ona osasunerako. Horrez gain, komunikazio eraginkorra lortzeko, ahalegin handiagoa egin behar da, keinuak esajeratuz edota ozenago hitz eginez. Erremedioa? Bada, tarteka pantaila itzali eta audioarekin besterik ez jarraitu bilerari, edota beste kamera bat baliatu, pantailatik urrunago egoteko. Besterik ezean...