Ingurumena

zuhaitzaArte bat da, aurten, Europako zuhaitz zoragarriena

European Tree of the Year lehiaketa irabazi du Huescako (Espainia) arte batek. Lecina herrian dago, Bárcabo udalerriaren barruan, eta 1.000 urte inguru du. Zuhaitzak 16,5 metroko altuera du, adaburua 28 metrokoa du, 615 metro koadroko gerizpea eskaintzen dio azpian jartzen zaionari eta ezkur ugari ematen omen du. Urtero antolatzen den sariketa honetara hamalau arbola aurkeztu ziren iaz, eta Lecinakoak alde handiz irabazi du: 104.264 boto jaso ditu, bigarren geratu den Curinga herriko (Calabria, Italia) platano batek baino 26.054 gehiago. Hirugarren postua, berriz, Errusiako sikomoro batek lortu du. Lehiaketa Environmental Partnership Association delakoak antolatzen du, ingurumena babesteko eta komunitateen jarduna sustatzeko helburua duen erakundeak. Titulu honek turismo jasangarriaren mapan kokatu du 13 biztanleko herri aragoiarra.