Kultur Sorkuntza Bekaren oinarriak, eguneratuta

bekaKorrikak eta AEK-k duela urtebete iragarri zuten Kultur Sorkuntza Beka, baina 22. Korrika datorren urtera atzeratzeak aldaketak eragin ditu bekaren epeetan ere. Ondorioz, deialdi berrituan parte hartzeko dokumentazioa 2021eko urriaren eta 2022ko urtarrilaren artean aurkeztu beharko da. Gogoratu behar da ekimenaren xede euskal sortzaile eta kulturgile oro dela, eta proiektuak diziplina anitz batu ahal dituela. Izan ere, bekak euskal kulturaren baitako sormen lanak bultzatzea du helburu. Dirulaguntza 23.000 €-koa izango da, eta irabazlearen izena 2022ko apirilean jakinaraziko da; urtebete izango du lana prestatzeko, 23. Korrika Kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko baita, 2023ko azarotik 2024ko apirilaren 2ra bitartean, hain zuzen. Eguneratutako oinarriak ikusgai daude www.korrika.eus atarian.