Miren Sukia, Oarsoaldeko AEKren I. Mikroipuin Lehiaketaren irabazle

behatza

Behatza gaia emanda, mikroipuin lehiaketa antolatu du estreinakoz Oarsoaldeko AEK-k. Eskualdeko B2, C1 eta C2 mailetako ikasleen 22 ipuin jaso dituzte denera, eta Pasai Antxoko Txirrita AEK euskaltegiko Miren Sukia autoikaskuntzako ikaslearen Gosea izenekoa izan da garailea. Trukean, Amets Arzallusen MiƱan liburu sinatua jaso du. Zorionak, beraz, irabazleari eta gainerako parte hartzaileei!

Gosea

Jatekorik ez zegoelako, goseak akabatzen geunden gerraostean. Halako batean, aita herrenka iritsi zen etxera eta bazkaria prestatu zuen. Handik gutxira, hil egin zen. Ohetik atera genuenean, hankak hazita zeuzkan eta behatzak falta zitzaizkion.