Ainhoa Urien

kuttunakBerunezko garaietara garamatza Itxaro Bordak Susmaezinak liburuarekin. Intrigaz eta tentsioz bustitako istorioan, militante talde baten sareetan sarraraziko gaitu, alde guztietako biktimek hitz egiten diguten bitartean. Gertatu berri den historiaren zantzuekin, gizakiaz ari zaigu Borda, haren miseria eta loriez.
IƱigo Urdinagaren Surflaria eta paradisua liburuak kresal usaina dakar. Paradisuaren bilaketa etengabean, surflariek zein ni bezain lehorrekoek erraz gozatzeko moduko kontakizuna. Itsasoari, olatuei eta haien gainean irristatzearen jardunari beste era batera begiratzeko gonbita.
Azkenik, oihartzun handiko itzulpen bat: Sally Rooneyren Jende normala. Harremanak izateko eta bizitzeko beste modu bat erakusten digu, lagun berezi bi protagonista dituen liburu honetan. Pasioa, erakarmena eta adiskidetasuna dira gai nagusiak, baita protagonisten arteko urruntze eta hurbiltze etengabeak ere. Finean, maitasuna eta elkarren zaintza aldarrikatzen dituen nobela zoragarria.