Euskara

idatziMartxan da Pirinioetako III. Mikroipuin Lehiaketa

Euskaraz idaztea atsegin dutenek zaletasuna praktikan jartzeko abagune egokia dute Pirinioetako III. Mikroipuin Lehiaketa. Bi kategoria ditu: orokorra eta euskara ikasleena. Batean zein bestean, parte hartzaileek gehienez 100 hitzeko testua idatzi beharko dute, norberak hautaturiko gaiari buruz. Idazlanean, euskara batua edota euskalkiren bat erabili ahal izango dute. Edonongo euskal hiztun edota euskara ikaslek parte har dezake lehiaketan, betiere 16 urte baino gehiago izanez gero. Lanak martxoaren 18ra arte bidal daitezke E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora. Kategoria bakoitzean bi sari banatuko dira: 150 euro lehenari eta oparia bigarrenari. Gainera, ipuin irabazleak Mendixut aldizkarian argitaratuko dituzte. Era berean, aurkezturiko lan guztiak bilduta liburuxka digitala egingo dute. Nafarroako Pirinioetako euskara zerbitzuek antolatu dute lehiaketa, hots, Artzibar, Auritz, Erroibar, Luzaide eta Orreagako udaletakoek eta Aezkoa, Erronkari eta Zaraitzu eskualdeetakoek.