Oiartzun

ihotikKarta jokoa, ihoteak ezagutzeko

Intxixua, basandrea, sorgina, Zomorrozinko, suzko akerra... Oiartzungo ihoteetako pertsonaiak bilduta, karta jokoa sortu du Abaraxka Udal Ludotekak. Oiartzungo inauteriak dira ihoteak, eta, karta jokoaren bitartez, haien historia ezagutarazi nahi izan dute, kultur ondarearen transmisioa bultzatzeko. Iosu Mitxelena marrazkilariaren irudiekin eta Dixidu Diseinu Grafikoaken diseinuarekin osatu du Abaraxkak jokoa. Oiartzungo inauteriak izan arren, Euskal Herriko ondareari eginiko ekarpena ere badela nabarmendu dute egileek. Hots, beste hainbat herritako inauteriak Euskal Herri osoan ezagunak diren bezala, Oiartzungoen berri ere izan dezaten beste herrietan. Guztira, 56 kartak osatzen dute jokoa: zortzina Oiartzungo auzo bakoitzeko, eta beste zortzi berezi. Denetan, ihoteetako pertsonaiak ageri dira. Hiru eratan, gutxienez, joka daiteke: familiak osatuz, bikoteak eginez, eta kaletarrak eta basandreak elkartuz. Gainera, eta kultur transmisioa ziurtatze aldera, ihoteen historiari buruzko liburuxka ere badakar karta jokoak. Hamabost euroren truke eskura daiteke Oiartzungo hainbat tokitan. Informazio gehiago nahi duenak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatz dezake; ihoteen berri jakin nahi izanez gero, jo www.oiartzungoihotik.eus atarira.