Abian da Pirinioetako mintzakide egitasmoa

piriHainbat aurkezpen bilera egin zituzten eskualdean joan den hilean, programaren xehetasunak azaltzeko eta lehenengo mintzataldeak osatzeko, eta herritarren harrera oso ona izan da: 35 lagunez osatutako bost talde martxan dira dagoeneko, hiru Garraldan eta bi Agoitzen. Honako hauek dira programaren sustatzaileak: Auritz, Artzibar, Erroibar, Luzaide, Orreaga eta Agoizko udalak; Aezkoako Batzarre Nagusia; eta Pirinioetako AEK euskaltegia. Oraindik ere aukera dago izena emateko eta talde gehiago sortzeko. Horretarako, aipatu herrietako edozein udaletxetara, AEKren euskaltegira edo praktikatu.eus webgunera jo daiteke.