Primeran B2.2 materiala aurkeztu da

HABEk, Elkar argitaletxeak eta AEK-k Primeran B2.2 material didaktikoa plazaratu dute. Hala, Primeran B2.1 liburuxka iazko irailean kaleratuta, PRIMERAN! B2 maila egitasmoaren osagai guztiak daude ikasleen eta irakasleen eskura. Material argitaratu berriak badu ezaugarri berezi bat: aurrez aurreko talde arruntetan ere erabil daitekeen arren, jardun biko taldeentzat pentsatuta dago. Atazak, hortaz, ikasgelan eta ikasgelatik kanpo gauza daitezke, taldean zein bakarka. Ikaslearen liburua da PRIMERAN! B2ren euskarri nagusia: ikus-entzunezkoen transkripzioak eta erantzun orriak dakartza, baita jorratzeko edukien aurkibide zehatza ere.