Bost saskiren zozketa AEK-ko ikasleen artean

sariaAurten ere egin da AEKn urte hasierako zozketa, ikasleen artean bost otzara partitzeko, herrialdeko bana. Saski bakoitzean, besteak beste, hauxe aurkituko dute ikasle sarituek: Elkar opari txartela (15 euro); Euskaraz bizi nahi dut kanpainako osagarriak, Koparia merchandising enpresaren eskutik; eta Errigoraren eta Casa Eceizaren produktuak. Ikasle hauek hasi dute urtea otzara bana irabazita: Ashrhen Avaguian (Baiona), Ruben Ayechu (Pirinioak), Veronica Rodriguez (Santutxu-Bilbo), Julian Fernando Zayas (Arana-Gasteiz) eta argazkian ageri den Meri Carton (Amara-Donostia). Zorionak, eta gozatu opariaz!