Ahoskera laborategia, martxoa eta apirila bitartean

Ahoskera laborategia antolatu du Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), eta AEK da ikastaroaren babesleetako bat. Euskara estandarraren ahoskerarekin eta, oro har, ahozkotasunarekin loturiko bestelako aldagaiekin esperimentatuko dute bertan parte hartzen dutenek. Hala, ahozko euskararen inguruko lanketa berezia egingo da, praktikari garrantzi berezia emanda. Horretarako, zuzentasunari, egokitasunari eta naturaltasunari buruzko saioak egingo dira mahai-inguru batean eta hiru saio trinkotan, martxoaren 13tik apirilaren 17ra bitarteko larunbatetan, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Izena emateko epea martxoaren 12an bukatuko da, baina taldea dagoeneko osatuta dago. Hala ere, oraindik eman daiteke izena, itxaron zerrenda sortu baitute.